"Bio-eraikuntzaren adiskideak" taldeak Aian egingo du hurrengo topaketa

Karkara 2017ko urt. 19a, 11:11

Urtarrilaren 28an, larunbatean, energetikoki buru askea den etxebizitza bat bisitatuko dute. Topaketa irekia da parte-hartu nahi duen edonorentzat

Bio-eraikuntzaren adiskideak taldeak hiru hilean behin topaketak egiten ditu Euskal Herriko herrietan bio-eraikuntzarekin loturiko gaiak lantzeko. Hurrengo topaketa Aian izango da, datorren larunbatean, urtarrilaren 28an. Hitzaldia egingo dute goizez, eta energetikoki buru askea den etxebizitza bat bisitatuko dute arratsaldean.

10:30ean elkartuko dira Kultur Etxean, aurkezpena egiteko. 11:00etan hitzaldia egingo dute: Fernando Bengoetxeak –Ekain taldea– eta Rafa Irastorzak –Uhin– energia burujabetzaren inguruan hitz egingo dute.

Bazkalostean, 16:00etan bio-eraikuntzaren irizpideen arabera eraikitzen ari diren etxebizitza bat bisitatuko dute, energetikoki burujabea izango dena.

Hizlarien saria, bidaia eta kudeaketa gastuetarako ahal duenak 10€ ematea eskatuko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!