Aiako udal baratzak erabiltzeko zozketan izena eman dezakete aiarrek

Karkara 2017ko ots. 27a, 16:05
Aiako hilerri azpiko zelaian bi baratz prestatu ditu udalak

Baratzak erabiltzeko interesa dutenek, martxoaren 10era bitartean eman dezakete izena Aiako udaletxean.

Aiako Udalak 140 metro koadroko bi lursail prestatu ditu, baratza bezala erabiltzeko. Hilerriko zelaiaren azpian kokatuta daude bi baratzak. Bakoitzaren urteko kuota 100 eurokoa izango da, eta horrez gain, 100 euroko bermea ordaindu beharko dute erabiltzaileek.

Baratzak erabiltzeko interesa dutenek, martxoaren 10a bitartean eman dezakete izena Aiako udaletxean. Udal baratza erabili ahal izateko, eskatzaileak Aian erroldatuta egon beharko du, 2017ko urtarrila baino lehen. Deialdian bi lagunek baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo du Aiako Udalak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!