Bolaño laudioarrak irabazi ditu Kintopeko Idi Probak

Karkara 2017ko mar. 14a, 11:06

56 plazarekin irabazi du txapelketa Bolañok; Iñaki Olidenek bigarren egin du 55 plaza, zinta 1 eta 1,10 metrorekin

Kintopeko Idi Probak jokatu dira Aian pasa den asteburuan, martxoaren 10ean, 11n eta 13an. Bederatzi parte-hartzaile aritu dira deman hiru egunetan, Euskadiko II. Kopa lortzeko lehian.

Bolaño laudioarrak irabazi du kopa. Lehen egunean, martxoaren 10ean egin zuen proba berak eta 56 plazan jarri zuen marka. Ondoren lehiatu direnek ez dute marka haustea lortu. Iñaki Olidenek atzo, martxoaren 13an egin zuen proba; 55 plaza, zinta bat eta 1.10 metro egin zituen 114 kiloko gainzamarekin.

Horrela geratu da sailkapena:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!