Subiranotasun energetikoari buruzko hitzaldia eskainiko dute Aian

Karkara 2017ko api. 3a, 11:54

Aiako Akelarre Kultur Elkarteak antolatu du hitzaldia.

Gizarte gaietan eta euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta informatzeko beharra zegoela ikusita, Akelarre Kultur Elkartea osatu dute Aian. Urtean zehar hainbat ekimen antolatuko dituzte, eta ekintzak herritar guztiei irekiak izango direla jakinarazi dute elkartetik.

Lehen saioa, asteazkenerako antolatu dute. 19.00etan hasita, egungo eredu energetikoaren ondorioak eta alternatibak azalduko ditu Goiener Kooperatibako kide Alex Lopezek. Hasieran, Akelarre kultur elkartearen aurkezpen labur bat egingo dute antolatzaileek, eta jarraian hitzaldia emango du Lopezek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!