Landare Berezien Azokaren osagarri, hitzaldiak eta azoka egingo dituzte Aian asteburuan

Karkara 2017ko api. 24a, 18:05
Jakoba Errekondok bere azken liburua aurkeztuko du Iturraran parketxean. (Eitb.eus)

Larunbatean eta igandean egingo dute Landare Berezien Azoka, Pagoeta Natur Parkeko Iturraran parketxean.

Datorren asteburuan Landare Berezien Azoka egingo dute Iturrarango lorategi botanikoan, eta horren osagarri hitzaldi sorta antolatu du Iturraran Parketxeak. Horrez gain, igande goizean loreekin eta landareekin zerikusia duten produktuen inguruko azoka egingo dute Aiako herrigunean. Hala nola, garaiko landareak, landare usaindunak eta janaria prestatzeko erabili daitezkeenak, ukenduak eta xaboiak, landare olioak, laborantza ekologikorako produktuak eta landarrekin egindako artisautza eskainiko dute azokan.

Landare Azokaren osagarri hitzaldi sorta ere egingo dute Iturraranen:

Apirilaren 29a, larunbata

- 11:00etan, Paco Garin botanikariak Mexikoko Haritzak aztertzeko egindako espedizioa aurkeztuko du.

- 11:30ean, Biodibertsitatearen Lorategira bisita.

Apirilaren 30a, igandea

- 11:00etan, Jakoba Errekondoren azken liburuaren aurkezpena, "Bizi baratzea, Altza Porru".

- 12:00etan, Jose Mari Zabalak "Lorategien diseinura egokitutako geometria sakratua" hitzaldia eskainiko du.

- Goiz-eguerdi partean, bisita Biodibertsitatearen Lorategira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!