Eizmendik Ausejoko lur gaineko rallya irabazi du asteburuan

Karkara 2017ko mai. 8a, 17:30
Gorka Eizmendi eta IƱaki Aiertza Mitsubishi Lancer EVO X autoarekin IX. Tramo de Tierra Villa de Ausejo proban. (Facebook: Gorka Eizmendi)

Gorka Eizmendi aiarrak, Iñaki Aiertza azpeitiarra izan zuen kopilotu larunbatean.

Gorka Eizmendi pilotu aiarrak eta Iñaki Aiertza azpeitiarrak IX. Tramo de Tierra Villa de Ausejo proba irabazi zuten larunbatean, Mitsubishi Lancer EVO X autoarekin. Errioxan jokatu zen lasterketa, eta Lagun Artea eskuderiako bikoteak, 26:14 denbora eginda, zazpi segundoko aldea kendu zien bigarren sailkatu ziren Carlos Aldecoari eta David Garciari (Ford Fiesta R5). Hirugarren izan ziren Txus Jaio eta Jesus Urkidi (Mitsubishi Lancer Evo IX), Eizmendirengandik 11 segundora.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!