Uda sasoirako haurrentzat jarduerak antolatu dituzte Aian

Karkara 2017ko mai. 25a, 16:22
Aiako igerilekua.

Ekainaren 7ra bitartean zabalik dago izena emateko epea, Aiako Kultur Etxean.

Haurrei zuzendutako hainbat ikastaro eta jarduera antolatu dituzte Aian, udarako. Horietako batean parte hartu nahi dutenek ekainaren 7ra bitartean eman dezakete izena, Aiako Kultur Etxean.

ESKAINTZA

- Udalekuak. Uztailaren 3tik 28ra bitartean izango dira, 10:00etatik 13:00etara. 3-11 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira. Aian erroldatuta daudenek 60 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 80 euro. Gainera, familia bereko 3. kideak prezioaren erdia ordainduko du.

-Kirolak. Tenis eta igeriketa ikastaroak eskainiko dituzte.

Igeriketa uztailaren 3tik 28ra bitartean izango da; astelehenetik ostiralera arratsaldero 45 minutuko saioa egingo dute. Lau urtetik aurrerako haurrek parte hartu dezakete, eta 28 euroko prezioa izango du.

Tenis ikastaroa uztaileko lehen hamabostaldia izango da. Astelehenetik ostiralera egunean ordubeteko saioa egingo dute, eta zazpi urtetik aurrerako haurrek parte hartu dezakete. Tenis ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da.

Norbaitek igeriketa eta tenis ikastaroa egin nahi baditu, 45 euroko ordaindu beharko ditu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!