Aiako esku pilota eta pala txapelketetan izena eman daiteke

Karkara 2017ko eka. 1a, 16:30

Aiako Kirol Elkarteak antolatzen ditu uda partean txapelketak, eta parte hartu ahal izateko bikoteko batek aiarra izatea beharrezkoa da.

Udan zehar XXXIX. Esku Pilota Txapelketa eta XXVII. Pala Txapelketa jokatuko da Aian, Aiako Kirol Elkarteak antolatuta, eta dagoeneko izena eman daiteke.

Esku pilota txapelketa bi kategoriatan banatuta egongo da, eta neskek eta mutilek parte hartu dezakete. 10 urtetik aurrerako pilotariek parte hartu dezakete lehian, eta adin tartearen arabera maila desberdinetan banatuko dituzte.

Mutilak: 10 urte bitartekoak, 11-15 urte bitartekoak eta 16 urtetik gorakoak. Azken horiek banaka lau t´erdian eta binaka jokatu ahal izango dute.

Neskak: 13 urte bitartekoak eta 14 urtetik gorakoak.

Pala txapelketan bi modalitate landuko dituzte, binaka eta banaka. Binaka 10 urtetik gorako pilotari guztiek parte hartu dezakete, eta 16 urtetik gorakoak jokatu dezakete banaka.

Txapelketaren batean parte hartu nahi dutenek Aiako Kultur Etxean eman behar dute izena, ekainaren 8a bitartean.

Txapelketako arauak:

- Bi txapelketak irekiak izango dira, baina  bikoteko batek gutxienez aiarra izan behar du.

- Kategoria bakoitzean gutxienez lau bikotek izena eman behar dute. Horrela ez bada, nagusiagoekin jokatuko dute.

- Parte hartzaile guztiei banatuko zaie egutegia, eta jaso eta bost egunera proposatu beharko dira aldaketak. Egutegia zehaztutakoan, ezingo da partidarik aldatu.

- Bikoteren bat dagokion partidara agertzen ez bada, txapelketatik kanpo geratuko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!