Aiako X. Igoera 15:00etan abiatuko dute

Karkara 2017ko eka. 3a, 13:48

Aiako X. Igoeran parte hartuko duten autoen ikuskapen teknikoak ikusmina sortu du gaur goizean Aian, zale ugari hurbildu baita ibilgailuak bertatik bertara ikusteko.

15:00etan abiatuko dute Aiako X. Igoera, baina goizean goizetik motor hotsak hartu du Aia. Izan ere, bertan egin dituzte ikuskapen tekniko eta administratiboak lasterketako komisarioek, eta herrigunean bildu dira igoeran parte hartuko duten pilotuak beren ibilgailuekin. Ikusmina sortu dute herrian, zale ugari hurbildu baita ibilgailuak bertatik bertara ikustera.

Beste zale asko 11:00etarako hasi dira igoera ikusteko toki aproposenak aukeratzen. Karpen azpian euriarengandik babestuta, janaria eta edaria eraman dute, eta egun pasa egiten ari dira hainbat kuadrilla.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!