Elkano auzoko San Pedro Jaietako egitaraua

Karkara 2017ko eka. 16a, 16:39
Elkano auzoan frontoi ingurua jendez beteta.

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dituzte San Pedro Jaiak, Aiako Elkano auzoan.

Ekainak 28, asteazkena
- 20:00. Festei hasiera emateko txupinazoa.

Ekainaren 29a, osteguna, San Pedro Eguna
- 08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin
- 11:30. Meza nagusia.
- Ondoren. Auzkoen arteko tortilla patata lehiaketa. Auzoko etxe bakoitzetik tortilla bat eraman daiteke elkartera meza aurretik. Epaimahaiak tortilla onena aukeratu ondoren, bertaratzen diren guztien artean banatuko dituzte tortilla pintxoak.
- Laja eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute giroa.
- Afaldu ondoren. Laja eta Larrañaga trikitilariekin erromeria.

Ekainaren 30a, ostirala
- 20:00. Sardina jana eta helduentzako haur jolasak.

Uztailaren 1a, larunbata
- 11:00. Haur jolasak.
- 21:30. Auzoko frontoian afaria. Txartelak salgai jarriko dituzte ekainaren 18tik 25era, 12:00etatik 12:30era elkartean. Prezioa: 25 euro helduak eta 15 euro haurrak. Txartelarekin batera festetako zapia banatuko da.
- Ondoren. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.

Uztailaren 2a, igandea
- 11:30. Meza nagusia eta ondoren herri kirolak. Giroa alaituko dute Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek.
Parte hartzaileak: pilotan Iker Lertxundi-berri, Jokin Eizmendi, Hodei Kurpiztegi eta Xabier Arrite. Aizkolariak Landa eta Arrillaga. Harri-jasotzaileak Jokin Eizmendi eta Joseba Ostolaza. Trontzan auzotarren arteko apustua.
- 18:00. Idi proba jokatuko dute Agustin Salberdin, Txokolate eta Joxe Barriolaren idiek.
- Ondoren, erromeria 22:00ak arte Ansorregi eta Lixurdio trikitilariekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!