'Odei guztien azpitik' liburua aurkeztuko du Nikolas Zendoia aiarrak ostegunean

Karkara 2017ko eka. 20a, 15:40
Nikolas Zendoia bertsolaria (Auspoa)

Bertso-liburu berria eman du argitara bertsolari aiarrak, eta Zarauzko Garoa liburu dendan aurkeztuko du, 19:00etan hasita.

Nikolas Zendoiaren liburu berria da Odei guztien azpitik, Auspoa bildumaren eskutik argitaratu dena. Beste hiru liburu ditu lehendik argitaratuak bilduma berean: bertso-liburuak bi lehenak –Beranduko birigarroa (1998) eta Egan dijoa (2005)– eta prosa-liburua, hirugarrena, Sasi guztien gainetik (2008).

Lan berriak aurrekoaren izenburuarekin jolas egiten badu ere, bertsoetara itzuli da aiarra. Neurri, doinu eta estilo askotako 49 bertso-sail jaso ditu: arinak, sakonak; barregarriak, hunkigarriak; lagunarte-girokoak, sariketetara bidaliak eta sarituak batzuk…

Denek daramate egilearen marka berezia, ahozkotasunaren xarma freskoa. Egileak berak idatzi die sarrera txiki bana, sail bakoitzaren testuingurua azalduz. Bertsorik zaharrenak 2004koak dira eta berrienak 2017koak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!