San Joan Sua egingo dute ostiralean, Aiako plazan

Karkara 2017ko eka. 21a, 17:14
San Joan Sua

Aiako Guraso Elkarteak antolatu du San Joan bezpera ospatzeko ekitaldiak.

Eguraldi onak eta sanjoanek uda sasoia iritsi dela iragartzen dute urtero. Ostiralean San Joan bezpera ospatuko da Euskal Herriko hainbat txokotan, eta San Joan suek ilunabarra argituko dute. Aian ere ez dute hutsik egingo eta Guraso Elkarteak antolatuta San Joan Sua izango da 22:00etatik aurrera Aiako plazan. Ohiturari jarraituz suaren bueltan dantza saioa izango da, eta ondoren txokolate jana.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!