Behobiatik Berara oinez edo bizikletaz joateko irteera antolatu dute aiarrek

Karkara 2017ko uzt. 5a, 17:11
Behobiatik Berako bidea. (aia.eus)

Igandean egingo dute irteera, eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute ostirala bitartean Aiako Kultur Etxean.

Aiako Kirol Elkarteak eta Xatur Gaztelekuak irteera antolatu dute iganderako. Bidasoa ibaiaren ertzetik Behobiatik Berara doan bidea osatuko dute oinez edo bizikletan parte hartzaileek, 14 kilometroko ibilbidea egingo dute. 09:00etan aterako da autobusa Aiako aparkalekutik eta 14:30ak ingururako bueltan izatea aurreikusten dute.

Ibilbidean parte hartu nahi dutenek ostirala baino lehen eman beharko dute izena Aiako Kultur Etxean.

Bestalde, kaskoa, linterna bat, ogitartekoa eta aldatzeko arropa eramateko eskatu diete antolatzaileek parte hartzaileei.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!