Maykel del Cid zenari omenaldia egin diote Aian

Karkara 2017ko uzt. 18a, 15:50

Larunbatean Azpeitiko Auto Klasikoen XV. Rallya jokatu zen, eta horren barruan omenaldia egin zioten Maykel del Cid zenari Aiako plazan.

Gipuzkoa zeharkatu zuen larunbatean Azpeitiko Auto Klasikoen XV. Rallyak. 200 kilometroko ibilbidea osatu behar izaten dute parte hartzaileek eta arratsaldean Aiako ibilbidea egin zuten. Bertan atseden hartu, eta Lagun Artea Eskuderiak omenaldia egin zion Euskal Herri mailako rally askoren sortzailea eta bultzatzailea izan zen Maykel del Cid zenari.

Aiako Auto Igoeraren hasieran, Andatza auzoan, jarriko dute arabarraren omenezko oroigarria, eta larunbateko ekitalditxoan jendaurrean aurkeztu zuten plaka.

Argazkiak Lagun Artea Eskuderiarenak dira

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!