Herritik eta herriarentzat

Aiako Gazteak 2017ko ira. 5a, 15:16

Festen antolakuntzari dagokionez, Fermin Muguruzak zioen bezala probatu ez duenak ez daki zer den hau.

Dakizuen bezala, pasa den abuztuaren 5ean , Aiako Gazte Eguna ospatu genuen. Honen harira, balorazio txiki bat egin nahi genuke.

Festen antolakuntzari dagokionez, Fermin Muguruzak zioen bezala probatu ez duenak ez daki zer den hau.

Hasiera batean, azken urtetako gaueko martxa eskasari buelta emateko intentzioz gazte batzuk batu ginen, beste urteetan egon ohi zen txosna berreskuratuz. Eta hor hasi ziren bilerak, deiak, kafeak eta orokorrean tratua ez duzun jendearekin elkarrizketak. Sarea ehuntzen hasi zen apurka-apurka, talde polit, anitz eta batez ere gogotsu bat eraikiz.

Txosnarako baimena lortu ostean, Gazte Eguna antolatzeari ekin genion. Gaueko festa sustatzeaz gain, herri osoak parte har zezakeen eguneko egitaraua osatzeari ekin genion.

Herri kirolak auzoen artean ideia polita iruditu zitzaigun, ez zen erreza izan auzo bakoitzetik taldetxo bat ateratzea ,baina  deiak egiten hasi eta erronka batzuk medio lortu zen osatzea.

Paella lehiaketaren antolakuntza  berriz udalaren laguntzaz arinago egin genuen, materiala beraiek utzi baitziguten eta banatu genituen kamiseten finantzaketa herriko taberna guztien artean egin baitzen.

Arratsaldeko Elektro-triki poteoa herriko tabernetan zehar, jan edanarekin eta jolas ezberdinekin une dibertigarri bat pasatzeko aitzakia paregabea ,ondoren zetorren gau itzelerako beroketa ariketak izan zitezen.


Eta eguna iritsi zen,udara,abuztuak 5 ,dena prest zegoen, egin beharrak banatuta,eta denak bere postuetan. Baina otoi egitea ahaztu zitzaigun eta ez zen barkamenik izan. Goizean goizetik laino itxi-itxi batek tapatu zuen Aia eta euria geratu gabe jardun zuen,ekitaldi ezberdinak arriskuan jarriz . Ala eta guztiz ere animoa ez genuen galdu eta goizean goizetik egin beharreko aldaketa eta moldaketak egiten hasi ginen. Gazte taldeaz aparte ohartu ginen ez geundela bakarrik, denak kezkaturik, mezuak bidaltzen laguntza eskainiz  , parean zegoenak eskua luzatuz ,herritik eta herriarentzat leloa bere osotasunean beteaz eta jendearen inplikazioaz harriturik eta berari esker,eguneko ekitaldi guztiak, guzti-guztiak aurrera atera ziren. Antolakuntzan jardun ginenentzako plazer bat izan zen, horrelako jarrera, gogoa erakutsi zuen pertsonekin  lanean jarduteak.Horregatik Aiako gazteen izenean ESKERRIK ASKO eman nahi dizkiegu lagundu, parte hartu eta festara inguratu ziren guztiei.

Gora Aiako Herria, Milesker eta lanean jarraituko dugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!