Giltzaiturri kobazuloa ikusteko espeleologia ibilaldia antolatu du Iturraranek

Karkara 2017ko ira. 28a, 11:22

Uriaren 7an izango da irteera Felix Ugarte Espeleologia Elkarteko adituen eskutik

Urriaren 7an Giltzaiturri kobazulo karstikoa bisitatzeko espeleologia saioa antolatu du Iturraran parketxeak. Pagoeta mendiaren barruan dauden galeria, pasabide, estalaktita eta estalagmitak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, Felix Ugarte Espeleologia Elkarteko adituen eskutik.

Irteera urriaren 7an egingo dute, 10:00etatik 13:00etara. 16 urtetik gorakoei zuzendua dago eta zailtasun gutxiko irteera izango da. Prezioa 20 eurokoa izango da eta plazak mugatuak dira. Informazio gehiago eskatu edo izena-eman nahi duenak 943 83 53 89 telefono zenbakian edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan egin dezake.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!