Bake epailea aukeratzeko deialdia egin du Aiako udalak

Karkara 2017ko urr. 4a, 11:34

Urriaren 1etik 20ra dago irekita izena emateko epea.

Aiako udalak datozen lau urteetako bake-epailearen aukeraketa martxan jarri du. Horretarako, honako oharra argitaratu du bere webgunean:

Aiako bake-epailearen aukeraketa

Aiako bake-epailearen izendapena bukatzear egonik, datozen lau urteetarako bake-epailea eta bere ordezkoa aukeratzeko deialdia egiten du udal honek.

  • Baldintza: ezgaitasun eta bateraezintasun arrazoirik ez izatea.
  • Izena emateko epea: urriaren 1etik 20ra bitartean.
  • Izena emateko lekua: udal bulegoak
  • Iraupena: 4 urte, 2017-2021

Informazio gehiago Udal bulegoetan: 943131144

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!