Aiako Diva Harri Txapelketa jokatuko da igandean

Karkara 2017ko urr. 19a, 15:16

Aimar Galarraga eta Gorka Etxeberria harri jasotzaile oriotarrak Aiako probalekuan izango dira, beste zazpi parte hartzailerekin batera.

Urriaren 22an Aiako Diva Harri Txapelketa jokatuko da, bertako probatokian. Harri jasotzaileek arratsaldeko seietan emango diote hasiera lehiari. Parte hartzaileek, Juan Iguaran eta Martin Lizeagak jokatu zuten apustuan erabilitako harriak jasoko dituzte; 10 arroako zilindro bereziak biak (125 kilo).

Harri bakoitzarekin, hiru minutuko txandak egingo dituzte harri jasotzaileek, eta kilo gehien jasotzen dituena izango da irabazlea. Hau da partaideen zerrenda: Aimar Irigoyen (Errezil), Izeta III (Zarautz), Lopetegi (Zarautz), Peña (Aizarnazabal), Ion Meter Scout (Algorta), Julio Jimenez (Avila), Goikoetxe (Elgoibar), Aimar Galarraga (Orio) eta Gorka Etxeberria (Orio).

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak izango du proba kontrolatzeko ardura.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!