Satxotara bisita gidatua egingo dute urriaren 14an

Karkara 2017ko urr. 13a, 11:30
Argazkia: furgobidaiak.eus

Besteak beste, Iturraran Parketxeak eta Gipuzkoako Sagardogileen elkarteak antolatu dute bisita, Sagastitik Kupelera egitasmoaren barruan

Sagarra bildu eta sagardoa egiteko garaia da orain, eta horretan ari dira Sagardotegiak. Hori dela eta, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Iturraran Parketxeak, Gipuzkoako hainbat sagardotegirekin, jardunaldiak antolatu dituzte sagardoa egiteko prozesua ezagutzeko. Bihar, urriaren 14an, Satxota sagardotegian egingo dute jardunaldia.

Goazen sagar biltzera! izenburupean, sagardotegira bisita gidatua egingo dute parte-hartzaileek. Haur eta helduei zuzendua dago jarduera eta 11:00etan hasiko da. Satxota sagardotegiko sagastietan –Errota jatetxearen ondoan– sagar bilketa egingo dute lehenbizi. Sagarrak bildu ondoren, sagar ezberdinak, sagardoa eta muztioa dastatuko dituzte pintxo batzuekin. Dastaketan, sagardoa egiteko prozesuaren inguruko azalpenak emango dituzte sagardozaleek.

Jardueran parte hartu nahi duenak 943835389 telefonoan edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan eman dezake izena. Jardueraren prezioa 8,50 eurokoa izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!