Eusebio Arzadun aiarra garaile XVII. Kintopeko Idi Probetan

Karkara 2017ko aza. 7a, 15:55
Atzo gauean eman zioten saria Eusebio Arzaduni. (Argazkia: Ibon Errazu)

Urriaren 31an hasi eta atzo amaitu ziren XVII. Kintopeko Idi Probak Aian. 15 parte hartzaile izan ziren guztira, eta Eusebio Arzadun aiarrak irabazi zuen, 58 plaza lortu ondoren.

Saizar sariketarako proba puntuagarria izan zen, eta Gipuzkoako Kirol Federakuntzak izan zuen probak kontrolatzeko ardura. Iñaki Olidenek (Orio) hirugarren postua lortu zuen 53 plazarekin, eta Etxetxok (Zumaia) zortzigarrena, 47rekin.

SAILKAPEN OROKORRA

1. Eusebio Arzadun (Aia)  58 plaza.

2. Zornotza anaiak (Zalla) 57 plaza.

3. Iñaki Oliden (Orio) 53 plaza.

4. Olatzar (Lezo) 52 plaza.

5. Arene jatetxea (Gernika) 51 plaza.

6. Bixkiak (Errexil) 50 plaza.

7. Rafa Alegria (Bermeo) 48 plaza.

8. Etxetxo (Zumaia) 47 plaza.

9. Lander Plaza (Mungia) 46 plaza.

10. Altuna (Aizarnazabal) 45 plaza.

11. Iñaki Lopategi (Billeta) 44 plaza.

12. San Pelaio (Bakio) 44 plaza.

13. Roberto Unsaisti (Berriatua) 42 plaza.

14. Asier Alegria (Bermeo) 33 plaza.

15. Intxarburu (Hernani) 18 plaza.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!