San Roman jaietan murgilduko da Altzola larunbatetik aurrera

Karkara 2017ko aza. 13a, 14:38

Auzoko jaietako elkarteak antolatu ditu beste urte batez Aiako Altzola auzoko San Roman jaiak. Auzotarrentzat egun bereziak izaten dira, baina inguruko auzoetatik eta herrietatik ere gerturatzen da jendea jai girora.

Larunbatean hasiko dituzte aurtengo San Roman jaiak Altzola auzoan, eta igandera arte luzatuko dira. Datorren larunbatean ere ez da festarik faltako: II. Trikiti jaialdia antolatu dute, jaien egitarauaren barruan.

 

EGITARAUA

Azaroak 18, larunbata

-10:00. Hamarretakoa.

-11:00. Meza nagusia. Ondoren, Montetxio abeslariak.

-12:00. Otar eder baten zozketa eta Otzarreta jatetxean bi lagunentzako bazkaria. Erromeria Laja eta Larrañagarekin.

-14:30. Bazkaria (aldez aurretik izena eman behar dela esan dute antolatzaileek).

-16:30. Erromeria.

-21:00. Afaria eta dantzaldia.

Azaroak 19, igandea

-10:00. Hamarretakoa.

-11:45. Meza nagusia. Ondoren, harri jasotzaileak.

-13:00. Otar eder baten zozketa eta erromeria Elustondo anai-arrebekin.

-15:00. Bazkaria (aldez aurretik izena eman behar dela esan dute antolatzaileek).

-17:00. Erromeria Elustondo anai-arrebekin.

-21:00. Afaria. Ondoren, txokolate beroa.

Azaroak 25, larunbata

-18:00. Altzolako II. Trikiti jaialdia. Parte hartzaileak:

      -Irati Gutierrez eta Amets Ormaetxea.

      -Naiara Mantzisidor, Maddi Alberdi eta Lanberri.

      -Ander Aguierrebeña eta Unai Andonegi.

      -Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe.

-21:00. Afaria. Ondoren, erromeria.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!