'Moon Fields' bikotearen gospel kontzertua izango da abenduaren 17an Aian

Karkara 2017ko aza. 29a, 15:43

Abenduaren 17an, igandean, Moon Fieldsek gospel kontzertua emango du Aiako Kultur etxean; eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Gospel Zikloaren 12.edizioaren barruan antolatu dute Aiako kontzertua. Gospel musika bere osotasunean zabaltzea da zikloaren helburua, eta emanaldi honetan, XX. mendeko izaera espiritualeko kantez osatutako emanaldia aurkeztuko du Moon Fields bikoteak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!