Itsas-ondarea ezagutzeko azken hitzaldi ibiltaria izango da igandean Aian

Karkara 2017ko aza. 30a, 16:03

Eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Azaroaren 5ean Orion hasi ziren itsas-ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak, eta igande honetan izango da azkenekoa, Aian.

Eskualdeko udalak eta Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari da itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Hor kokatzen dira azaroan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian egin diren hitzaldi ibiltariak. Azaroaren 5ean hasi ziren Orion, eta igande honetan amaituko dira, Aiako hitzaldiarekin. Goiz erdiko hitzaldia izango da Aiakoa, eta Borja Aginagaldek gidatuko du. Parte hartzeko ez da ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da Aiako udaletxean.

AIA, ABENDUAK 3, IGANDEA

Hitzaldia: Elkanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian.

Hizlaria: Borja Aginagalde Olaizola

Ordua: Goizeko 11:00etan.

Ibilbidea: Laurgaingo jauregi aurrean hasi eta bukatuko da. Laurgaingo bailarako elementuak (jauregia, San Migel parrokia, serorategia...) ikusiko ditugu ibilaldi honetan zehar eta Laurgaingo jauregiko sendien berriak, itsas jarduerak eta Elkanorekin dituzten loturak ezagutuko ditugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!