Idi apustua egingo du Arzadunek Zallako Zornotzaren aurka

Karkara 2017ko abe. 5a, 10:23
Arzadunek irabazi zituen XVII. kintopeko idi probak (Argazkia: Ibon Errazu)

Abenduaren 9an egingo dute apustua, Aiako probalekuan. 4.000€ izango dituzte jokoan

Aiako Eusebio Arzadunek idi apustua egingo du abenduaren 9an, larunbatean, Zallako Aritz Zornotzaren kontra. Apustua Aiako probalekuan izango da, 22:00etatik aurrera eta 4.000€ izango dituzte jokoan. Arzadunen itzaiak Iñaki Urrutia eta Jagoba Tubilla izango dira, Zornotzarenak, berriz, Asier Alegria eta Javier Ugarte.

Aiako probalekuko 1.800 kiloko harria erabiliko dute eta idien pisaketa egun bereko 10:00etan egingo dute. Idi bikotea 1.100 kilotik pasatzen bada, kilo bakoitzeko kilo eta erdiko gainzama eraman beharko dute. Egun bereko 19:00etan garbituko dute plaza eta ibiliko dute harria. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du proba.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!