Sanantonetako harrijasotze jaialdia izango da igandean Aian

Karkara 2018ko urt. 8a, 15:33

San Anton egunean, igande honetan, harrijasotze jaialdia izango da Aian; arratsaldeko 18:00etatik aurrera probalekuan.

San Anton egunean, igande honetan, harrijasotze jaialdia izango da Aian; arratsaldeko 18:00etatik aurrera probalekuan. Aiako Idi Probak elkarteak, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak eta Aiako Udalak antolatu dute elkarlanean, eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak izango du proba kontrolatzeko ardura.

Mikel Lopetegi Urra zarauztarra izango da jaialdian, eta marka-hauste saiakera egingo du 100 kiloko zilindro zaharrarekin. Joxe Mari Gisasola Zelai-k ezarritako errekorra gainditzeko asmoa du: hiru minutuko txandan 43 altxaldi baino gehiago egitekoa, hain justu. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Iñigo Eizagirre Eiza zarauztarrak, Gorka Etxeberria oriotarrak eta Inhar Urruzuno ondarroatarrak ere hartuko dute parte jaialdian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!