San Anton jaietako harrijasotze jaialdia izan da Aian

Karkara 2018ko urt. 14a, 21:22
San Anton jaien bueltan, harrijasotze jaialdia izan da gaur Aian. 100 kiloko zilindro zaharrarekin hiru minutuan 43 altxaldi egitea lortu du Mikel Lopetegi 'Urra'-k. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Iñigo Eizagirre Eiza zarauztarrak, Gorka Etxeberria oriotarrak eta Inhar Urruzuno ondarroatarrak ere hartu dute parte jaialdian. Tartean, Iraitz Arruti eta Jakes Iruretagoiena harrijasotze gazteek erakustaldia eskaini dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!