Taloak egiteko tailerra izango da Iturraranen

Karkara 2018ko ots. 15a, 12:19

Taloari Kolpeka ekimenaren baitan, otsailaren 25ean taloa egiten ikasteko aukera izango da Iturraran parketxean, 11:00etatik 13:30etara.

Otsailaren 25ean, igandean, Taloari Kolpeka tailerra izango da Aian. 11:00etan hasiko da taloa egiten ikasteko saioa eta eguerdiko 13:30ean bukatuko da. Agorrekiko errotan izango da zita, eta alea xehatzen eta taloa egiten ikasteaz gain, berak egindako taloa txistor mutur batekin dastatzeko aukera ere izango dute parte-hartzaileek.

Saioan parte hartu nahi dutenek 943-835389 telefono zenbakira deitu behar dute edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi behar dute. Helduek sei euro ordaindu beharko dituzte eta 2-12 bitarteko haurrek lau euro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!