Aiako XVIII. Kintopeko Idi Probak izango dira martxoaren 2, 3 eta 5ean

Karkara 2018ko ots. 22a, 16:09

Hiru egunez jokatuko dira XVIII. Kintopeko Idi Probak, Aiako Idi Probak elkarteak udalaren babesarekin antolatuta.

Martxoaren 2, 3 eta 5ean jokatuko dira Aiako XVIII. Kintopeko Idi Probak, Aiako Idi Probak elkarteak udalaren babesarekin antolatuta. Gipuzkoako Herri Kirol Federakuntzak izango du probak kontrolatzeko ardura. Gaueko 22:00etan hasiko dira martxoaren 2ko eta 3ko saioak, eta 21:00etan martxoaren 5ekoa.

Martxoaren 2a

-Iñaki Oliden (Orio)
-Udane (Orozko)
-Bixkiak (Errezil)

Martxoaren 3a

-Etxetxo (Arroa)
-Iñaki Lopetegi (Billela)
-Iñigo Aurrekoetxea (Loiu)

Martxoaren 5a

-Mendiola (Errezil)
-Bikandi (Berriatua)
-Txauson (Laudio)
-Kamiñoko jatetxea (Murueta)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!