Familia ugarientzat hainbat hobari onartu ditu Aiako Udalak

Karkara 2018ko ots. 28a, 16:27

Interesdunek martxoaren 28ra bitarteko epea izango dute eskariak aurkezteko.

Aiako Udalak etxebizitzaren zergetako hainbat hobari onartu ditu familia ugarientzat. Hobariak eskatzeko, familia ugariaren egiaztapena, familia ugariko inoren jabetzan ondasun higiezinik ez egotea eta ohiko bizilekuaren balore katastrala gehienez 180.000 eurokoa izatea eskatuko dute.

3 seme-alabako familien kasuan, %40koa izango da hobaria; 4 seme-alabakoen kasuan, %50ekoa; eta, 5 seme-alabakoen kasuan, %60koa.

Interesdunek martxoaren 28ra bitarteko epea izango dute eskaerak egiteko. Eskaria, familia liburua eta OHZ errezibuaren kopia aurkeztu beharko dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!