Txauson laudioarra garaile Aiako XVIII. Kintopeko Idi Probetan

Karkara 2018ko mar. 6a, 16:21
Argazkia: Ibon Errazu.

Ostiralean hasi eta atzo amaitu ziren idi demak. 72 plaza eta 6 zinta eginda, Txauson nagusitu zen. Hala, Aiako probalekuan egindako marka onenetarikoa lortu du laudioarrak.

Ostiralean hasi eta atzo iluntzean amaitu ziren Aiako XVIII. Kintopeko Idi Probak, eta hiru egunetan 10 idi pare plazaratu dira Aiako probalekura.

Ostiralean Iñaki Oliden oriotarrak 72 plaza egin zituen, eta ikusleek zenbaki hori inork hautsiko ez zutela pentsatu arren, Txauson laudioarra izan da garaile. Hain justu, 72 plaza eta 6 zintako marka egin zuen atzo laudioarrak.

Probazaleen hitzetan, Aiako probatokian egindako marka onena izan liteke atzo Txausonek egindakoa.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!