Elkarte gastronomikoa estreinatuko du igandean Andatza Auzo Eskola Kultur Elkarteak

Karkara 2018ko mar. 9a, 13:13

Martxoaren 11n, igandean, 11:30etatik 13:30etara zabalduko dituzte elkarte gastronomikoaren ateak.

Herritar eta auzotar guztiek elkarte gastronomiko berria ikus dezaten, 11:30etatik 13:30etara bitartean Andatzako elkarte gastronomikoa zabalduko dute. Lehen eskola zen eraikinean sortu dute Andatza Auzo Eskola Elkartea.

Aiako Udalaren jabetzako lokala erabiltzeko akordio batera iritsi ziren, eta udalak ordaindu ditu eraberritze lanak. Elkarteko kideek ere beraien ekarpena egin dute lokal berrian, eta kideek beraiek erosi dituzte mahaiak, aulkiak, eta lokalerako beharrezkoa duten materiala. 41 kide ditu egun elkarteak.

Elkarte gastronomikoa izango da igandean irekiko dutena, baina elkartearen eguneroko jardunerako gelak aurrerago zabalduko dituztela iragarri dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!