Jokin Eizmendiren eta Josu Iparragirre "Mendibil"-en marka berriak

Urola Kostako Hitza 2018ko api. 9a, 14:13

Errekor saiakera egin zuten atzo arratsaldean Jokin Eizmendi eta Josu Iparragirre Mendibil harri-jasotzaileek Aiako probalekuan.

Eizmendi zarauztarrak bi jasoaldi lortu zituen 200 kiloko kubikoarekin, 3 minutuko txandan; Goenatxo II.aren harria erabili zuen marka egiteko. Mendibil lasaotarrak ere bi jasoaldi lortu zituen, baina 213 kiloko errektangularrarekin, 3 minutuko txandan.

Jaialdian beste hainbat harri-jasotzailek hartu zuten parte beren erakustaldiekin: besteak beste, Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi Kortaberri, Iñigo Eizagirre Eiza, Mikel Lopetegi Urra eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!