Harrijasotze txapelketa izango da igandean Aiako probatokian

Karkara 2018ko api. 10a, 16:25

Aiako Idi Probak Elkarteak antolatuta, harrijasotze txapelketa jokatuko da igandean. Hiru minutuko hiru txanda jokatuko dituzte harri jasotzaileek, eta kilo gehien jasotzen dituena izango da irabazlea. 

Apirilaren 15ean, igandea, harrijasotze jaialdia izango da Aiako probalekuan. Bertan izango dira Iñigo Eizagirre Eiza, Mikel Lopetegi Urra, Gorka Etxeberria, Sebastien Martikorena, Josetxo Urrutia, Inhar Urruzuno eta Julio Jimenez harri jasotzaileak, eta hiru minutuko hiru txandatan kilo gehien jasotzen dituenak irabaziko du proba.

Aiako Idi Probak Elkarteak antolatu du saioa, Aiako Udalaren babesarekin. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak izango du probak kontrolatzeko ardura.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!