Ostiralean eta larunbatean erosi ahal izango dira Akelarreren Aiako kontzertuko sarrerak

Karkara 2018ko api. 11a, 15:11

Sarrerak apirilaren 13 eta 14an jarriko dituzte salgai Aiako pilotalekuan, 16:30etik 20:00etara.

1000 sarrera jarriko dituzte salgai eta pertsona bakoitzak gehienez 10 erosi ditzake. Apirilaren 16tik aurrera internetez ere erosi ahal izango dira musikaze.com atarian. Prezioa 12 eurokoa izango da aurrez erosiz gero eta 16 eurokoa egunean bertan. Internetetik erosiz gero 13 euro ordaindu beharko dira.

Soraluzeko rock taldeak kuttuna du Aiako plaza, eta 2017an itzulerako hiru kontzertu eman eta gero, Aian emango du hurrengoa. Gari eta Iñaki trikitilariek irekiko dute gaua 22:30ean, eta 00:00etan hasiko da Akelarreren emanaldia. Ondoren, DJ Bullek musika saioa emango du gaua borobiltzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!