Irudietan: Landare Berezien XVI. Azoka

Urola Kostako Hitza 2018ko api. 28a, 17:52
Aiako Iturraran lorategi botanikoa kolorez jantzi da asteburuan. Larunbatean ateak zabaldu dituenetik jende asko bertaratu da landare bereziak ikustera eta erostera

Landareak maite dituztenentzat paradisu txiki bat da  Landare Berezien Azoka. Aurten hamaseigarren urtez antolatu dute Iturraran lorategi botanikoan, eta goizean ateak zabaldu dituenetik jendea sartu eta sartu ibili da. Hizkuntza asko entzun daitezke bai mintegien jabeen artean, bai bisitarien artean ere. Esaterako, Asturiastik iritsi da familia bat haur eta guzti. “Hirugarren urtez etorri gara, hau zoragarria delako. Iturraranek berak altxor asko ditu, klima ere berezia da hemen, eta esaterako, hemen dauden pago espezieak ikusgarriak dira”.

Kanpokoak alde batera utzita, aiarrik ere ez da falta azokan. Boluntario lanetan dabiltza batzuk, esaterako, Marta Pineda. Jatorriz andaluziara, hamarkada bat darama Aian bizitzen, eta gaur Malagako mintegi batean dabil, laguntzaile modura.

Pintxo eta talo txosnan ere, aiarrak lan eta lan. “Urtero, lortzen den dirua proiektu zehatz bati ematen zaio. Aurten, esaterako, abuztuaren 4ko Gazte Eguna antolatzeko izango da”, azaldu dute. Gazte eta erretiratu, denak dabiltza lanean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!