Mintzalagunaren eskutik, orientazio ikastaroa Pagoetan, ekainaren 3an

Karkara 2018ko mai. 15a, 12:15

Mintzalagunaz gain, Orioko AEK-ko ikasleek maiatza amaieran portura joko dute arrantzaleen eta saregileen lana gertutik ezagutzera.

Orioko AEK taldeak jakinarazi duenez, euskara sustatzeko xedez, hainbat ekimen antolatu dituzte datozen asteetarako.

Hil honen amaieran, esaterako, AEK-ko ikasleek saio teorikoak alde batera utzi eta kalera joko dute. Zehazki, porturantz abiatuko dira, herriko arrantzaleen eta saregileen lana gertutik ezagutzeko.

Bestetik, datorren ekainaren 3an, eta Mintzalaguna ekimenak antolatuta, orientazio ikastaroa egingo da Aiko Pagoetako Parke Naturalean egun guztian zehar. Interesatuek Orioko AEK-n eman dezakete izena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!