Asentzioko Feria izango da igandean Aian

Karkara 2018ko mai. 17a, 09:00

Egun osoko festa izango da igandean, maiatzaren 20an, Aian. Urtero izaten den Asentzio Feria jarriko dute goizean eskola berriko aparkalekuan, eta askotariko produktuak erosi edo ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Egun osoko festa izango da igandean, maiatzaren 20an, Aian. Urtero izaten den Asentzio Feria jarriko dute goizean eskola berriko aparkalekuan, eta askotariko produktuak erosi edo ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek: barazkiak, frutak, ardoa, baserriko produktuak...

Eguerditik aurrera, aldiz, Herriko Plazan izango dira azokaren bueltan antolatutako ekintza guztiak. Antxoa parrilan dastatu ahal izango da, txakolinaz edo ardoaz lagunduta. 18:00etan, herri kiroletarako tartea izango da: 2. mailako Gipuzkoako aizkora txapelketako kanporaketa jokatuko da, eta ondoren, harri jasotzaileek hartuko dute plaza.

Egunari amaiera biribila emateko, ohikoa den eran, erromeria izango da plazan. Hain justu, Izer eta Alabier trikitilariak igoko dira plazako oholtza gainera.

Asentzio Feria

Goizean. Azoka, eskola berriko aparkalekuan: barazkiak, fruta, gazta, eztia, ogia, gozogintza, loreak, ardoa eta baserriko produktuen erakusketa eta salmenta.
Eguerdian. Antxoa parrilan, Errioxako ardoa, taloak eta txakolin dastaketa, Herriko Plazan.
18:00. Herri kirol jaialdia. Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketaren kanporaketa eta harri jasotze jaialdia, frontoian.   
Ondoren, Izer eta Alabier bikotearen erromeria, Herriko Plazan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!