Asier Bidaburuk eta Bruno Scherer-ek irabazi dute Andatzatik Aiarako XI.igoeran

Karkara 2018ko eka. 2a, 19:51

Bidaburuk bakarlekuetan irabazi du; Scherer-ek, berriz, turismoen kategorian.

Giro aparta nagusitu da gaur Aiako inguruetan. Motor soinuak izan dira protagonistak egun guztian zehar.

Ia 50 partaide aritu dira Lagun Artea Eskuderiak antolatutako proban. Gipuzkoako eta Euskal Herriko Mendi Txapelketetarako baliagarri izan da ekitaldia. Asier Bidaburuk irabazi du monoplazen edo bakarlekuen atalean eta Bruno Scherer-ek, aldiz, turismoetan.

Motor soinuak goizean hasi dira entzuten Aiako herrian; 9.30etik 11.30era bitartean egin dira egiaztatze teknikoak. Lehenengo mangak eguerdiko 14.00etan hasi dira eta ikuskizunak arratsalde guztian zehar jarraitu du.

Automobilismoaren zaletuek egun zoragarri bat pasatzeko aukera izan dute Aiako aldapetan. Ez da inolako arazorik egon, izan ere, antolatzaileek ikusleak leku seguruetan kokatu dituzte eta komisarioek emandako jarraibideak bete dituzte bertara joan direnek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!