Ze Esatek eta Skasti taldeek kontzertua emango dute Aiako II Gazte Festetan

Karkara 2018ko uzt. 2a, 11:15
Ze esatek taldea Aian izango da abuztuaren 4an.

Horrez gain, reggae, dancehall eta ragga estiloak jotzen dituen Bad Sound System taldea ere II Gazte Festetan izango da.

Abuztuaren 4an II. Gazte Festak ospatuko dituzte Aian, eta dagoeneko jakinarazi dute zein musika talde igoko diren aurten oholtza gainera. Alde batetik, Ze Esatek taldeak rock, reggae eta ska doinuak eskainiko ditu Aian abuztuaren 4an. Horrez gain, Skasti talde zarauztarra eta Irungo Bad Sound System ere gazte festetan izango dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!