Garazi eta Nahia Eizmendi eta Jon Aizpuru aiarrek Idiazabalgo pala txapelketa irabazi zuten larunbatean. Bost asteburutan jokatu dute palako herri txapelketa Idiazabalen. Lehen mailako bi txapelketa izan dira, neskena eta mutilena, eta bakoitzean 12 bikotek parte hartu dute.
Garazi Eizmendiren esanetan, “partida gogorra eta nekagarria izan zen, une batean aurkariak gerturatzen hasi baitziren”. Hala eta guztiz ere, 25-17 irabazi zuten partida aiarrek. Bestalde, Aizpuruk eta Daguerrek 25-12 irabazi zieten Antxordoki eta Azpeitiari.