Garazi eta Nahia Eizmendik Frontoi Txikiko Emakumezkoen X. Paleta Txapelketako finala jokatuko dute bihar

Karkara 2018ko uzt. 17a, 17:30
Garazi eta Nahia Eizmendi pala partida jokatzen

Garazi eta Nahia Eizmendi aiarrek uda hasi zenetik hiru pala txapelketa irabazi dituzte.

Amaitzear da Zarauzko Frontoi Txikiko Emakumezkoen X. Paleta Txapelketa, eta bihar, 18:30etik aurrera, aurtengo azken bi partidak jokatuko dituzte. Aurrena 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute, Ekhiñe Balerdik eta Garazi Urdangarinek eta Mirian Arrillaga  eta Ane Arteagaren aurka. 

Ondoren, finaleko partida izango da, eta Garazi eta Nahia Eizmendi aiarrek, Miren Larrarte eta Itxaso Erasunen izango dituzte aurkari. Garazi Eizmendiren esanetan "partida gogorra izango dela aurreikusten dute, "aurkariak oso onak" direla uste baitute. Dena dela, Aiako ahizpek ez dute esperantzarik galtzen, udan hasi zenetik hiru pala txapelketa irabazi baitituzte. 

Eguraldi txarra egingo balu, partidak Zinema pilotalekuan izango liratezke, Frontoi Txikin beharrean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!