Arrutiko Intxaurrak bakarlariak kontzertua emango du gaur, Zingira Kanpinean

Karkara 2018ko uzt. 20a, 13:25
Arrutiko Intxaurrak bakarlariak kontzertua emango du gaur Zingiran. (Zarauzko Hitza)

Ostiral, larunbat eta igande iluntzean zuzeneko musika eskainiko dute Zingira kanpinean.

Uda sasoian bete-betean murgilduta dago Zingira kanpina, eta musikaz bustitako asteburua antolatu du. Alde batetik, gaur 19:00etatik aurrera Arrutiko intxaurrak bakarlari zarauztarrak zuzeneko saioa eskainiko du. Bihar, larunbata, Bossa Nova arratsaldea antolatu dute, eta Brasilen jatorria duen musikan murgilduko ditu bisitariak Duo Samambalak musika taldeak. Bestalde, igandean Ander Bilbo igoko da Zingirako oholtza gainera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!