Libe Esnal: "Kanpoko jende asko ari da etortzen Aiako igerilekuetara"

Karkara 2018ko uzt. 23a, 19:00

Libe Esnal Aiako igerilekuetako soroslea da. KARKARA berekin elkartu da eta orain arteko balantzea egin du. "Igerilekuak zabalik izango dira irailaren 2ra arte, 11:00etatik 20:00etara".

LIBE ESNAL- Aiako igerilekuetako soroslea

Nola doa aurtengo denboraldia?
Nahiko ondo doa. Hasiera batean eguraldia ez zen oso ondo portatu. Uztailean, ordea, giro paregabea izan dugu eta horrek jendea erakarri du.

Herrikoez gain, kanpoko jendea ere etortzen da?
Uda honetan kanpoko jende asko ari da etortzen herritarrez gain. Udalekuetatik, adibidez, urtero hurbiltzen dira tolosarrak, zarauztarrak e.a. Halaber, Zarauzko eta inguruko herrietan ostatu hartzen duen jendea ere gerturatzen da.

Noiz arte izango dira igerilekuak zabalik? Eta zein ordutegitan?
Ekainaren 2tik irailaren 2ra arte egongo dira irekita eta ordutegia goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara izango da. Hori, igerilekuei dagokienez; tabernaren kasuan, gauean ere zabalik egoten da, afariak ematen dira eta.

Zerk erakartzen du jendea Aiako igerilekuetara?
Igerilekuek ematen duten askatasunak erakartzen ditu bisitariak. Ez da berdina gurasoentzat beraien haurrak hondartzatik aske uztea... igerileku batek segurtasun handiagoa ematen du. Gainera, plan ezberdin bat izan daiteke. Aia herri polita da eta jendeak egun pasa egiteko aprobetxatzen du: goizean etorri, igerilekuko tabernan bazkaldu eta, arratsaldean, berriro, bainua hartzera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!