Gazte Eguneko paella lehiaketako txartelak salgai daude, Aiako Arruti jatetxean

Karkara 2018ko uzt. 24a, 09:30
Aiako 2018ko Gazte Eguneko irudia

Sarrerak salgai daude 10 eurotan, eta txartela erosten dutenek Gazte Eguneko kamiseta izango dute opari.

Abuztuaren 4an, Gazte Egunean, paella lehiaketa egingo dute Aian, eta bertan parte hartzeko sarrera salgai daude 10 erotan, Arruti jatetxean. Gainera, txartela erosten dutenek, Gazte Eguneko kamiseta opari izango dute.
 
Antolatzaileek jakinarazi dute paellek 14:30erako eginak eta entregatuak egon beharko dutela. Antolakuntza taldeak arroza, olioa, gatza, edaria, kafea eta txupitoa jarriko ditu, eta parrilak ere piztuko dituzte haragia ekartzen dutenentzat. Dena dela, talde bakoitzak bere sua, kazuela eta paella prestatzeko behar dituen beste osagaiak eraman beharko ditu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!