Buruhandien arteko ezkontzak eman die hasiera Aiako jaiei

Karkara 2018ko abu. 6a, 20:24

Festen hasiera iragartzen duen txupinazoarekin eman diote baiezkoa batak besteari. Aurretik, gaurko tenperatura altuei aurre egiteko, kukaña egin da Aiako igerilekuetan. Herri-afaria hastear da, eta buruhandi ezkonberrien banketea irudikatuko da bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!