Aiako Udalak Aurizenea pasealekuko lurra berritu du

Karkara 2018ko abu. 15a, 09:30

Nekane Arrizabalaga herriko alkateak aditzera eman duenez, 15.700 euro inguruko kostua izan dute berritze-lanek. Herrira gerturatzen den pertsona orori paseatzeko eremu aproposa eskaintzen dio berritu den bideak. Pasealekuari sarrerak egokitu zaizkio, irisgarritasuna bermatze aldera. Oraindik badira hainbat lan egiteko, baina garrantzitzuena bete da, berretsi du alkateak. Manterola Anaiak S.L enpresak egin du obra. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!