Gaur irekiko dute Iturraran Parketxean hegazti sarraskijaleen erakusketa

Karkara 2018ko abu. 29a, 12:30
Aiako Iturraran Parketxea.

Irailaren 2an eta urriaren 7an, bisita gidatuak eskainiko dituzte Ramon Arambarri eta Mario Bregaña adituek.

Datozen astetan iberiar hegazti sarraskijaleen erakusketa egingo dute Iturraran Parketxean. Gaur hasi eta urriaren 9ra arte izango da zabalik, 10:00etatik 14:00etara. Sarrera euro bat izango da helduentzat eta euro erdia haurrentzat.

Horrez gain, irailaren 2an eta urriaren 7an, bisita gidatuak eskainiko dituzte Ramon Arambarri eta Mario Bregaña adituek, 11:00etatik aurrera. Erreserba egiteko 943 83 53 89 telefono zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi behar da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!