Hegazti sarraskijaleen erakusketa zabalik da Iturraran Parketxean

Karkara 2018ko ira. 5a, 09:44
Irailaren 2an hegazti sarraskijaleen erakusketan zehar bisita gidatua egin zuten egileek.

Urriaren 7an egileek bisita gidatua eskainiko dute erakusketan zehar, eta bertan parte nahi dutenek izena eman dezakete iturraran parketxera deituta.

Iberiar hegazti sarraskijaleen argazki erakusketa ikusgai dago Iturraranen. Parketxeko arduradunek azaldu dutenez, "kalitate handiko argazki bilduma da, eta Ramón Arambarrik eta Mario Bregaña argazkilariek hegazti nekrofagoen alderdi ederrenak jaso dituzte bertan".

Urriaren 7an egileek bisita gidatua eskainiko dute erakusketan zehar, eta bertan parte nahi dutenek izena eman dezakete Iturraran parketxera deituta. Irailaren 2an ere bisita gidatua egin zuten argazkilariek, eta 20 lagun inguruk parte hartu zuten, eta Arambarrik eta Bregañak azaldutako bitxikeriak "gustura" entzun zituzten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!