Azken plazak, pagoetako espeleologia ibilbidean parte hartzeko

Karkara 2018ko ira. 17a, 09:17

Pagoeta mendiaren barnealdean dauden galeria, pasabide, estalaktita eta estalagmitak ikusteko aukera izango dute larunbat honetan, hilaren 22an, egingo den irteeran parte hartzen dutenek. Aldez aurretik eman behar da izena, 943180335 zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net e-postara idatzita.

Irailaren 22an, larunbatarekin, espeleologia irteera egingo da Pagoetako Giltzarriturri koba karstikora. Irteera Felix Ugarte Espeleologia Elkarteko adituak gidatuko du, eta bere azalpenen bidez ezagutuko dira lur azpiko eremu bereziak. Antolatzaileen hitzetan, zailtasun errazeko irteera da.

Txangoa Aiako aparkalekuan abiatuko da, 9:30ean. Barrunberainoko hurbilketak 20 minutu iraungo ditu, eta itzulera 13:00etarako aurreikusten da.

Antolakuntzak kaskoa, argiteria eta eskularruak izango ditu eskura parte-hartzaileentzat, baina norberak bere uretako oinetakoak eta aldatzeko arropa eramatea gomendatzen da. Xira-galtzak eramatea ere ez da soberan izango.

Irteeran parte hartu ahal izateko aldez aurretik eman behar da izena, 943180335 zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net e-postara idatzita. Txangoak 20 euroko prezioa du, eta ordainketa ere aldez aurretik egin beharko da, erreserba egiterakoan e-postaz bidaliko den kontu zenbakian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!