30. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin dute Aiako Larraioz enpresan

Karkara 2018ko ira. 28a, 11:19

Mekatronikan, automatizazio adimenduan eta robotikan aditua den Larraioz enpresak 30. urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuten ostegun arratsaldean, enpresak Aian duen Francisco Aristegieta Zentro Teknologikoan. Bertan izan ziren Larraiozek hornitzen dituen enpresetako arduradunak (bertakoak eta nazioartekoak) eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburu Arantza Tapia, besteak beste. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!